2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

PEDAGOGIA SISTEMATIKOA

Pedagogia sistemikoa, heziketa-paradigma berria da.


Pedagogia Sistemikoa heziketa-gertaerari begiratzeko era berria da, aurrerako belaunaldien legatutik bizitzaren ikasketara orientatuta dagoena eta gurasoen bidez pasatu digutena.


Pedagogia sistematikoaren ikasketak jasotzerakoan, hurrengo konpetentziak sustatzen dira:
- Indar gehiago esperimentatzen da lan egiterakoan.
- Haurrek gatazkak gainditzen eta giza jarrerak garatzen dituzte. Horrela, zenbait  jardueratan modu aktiboago batean inplikatzen dira.
- Familiekin ados jarriz,  haurrek ikasketak eta diziplina serioago hartzen dute.
- Heziketa sistematikoak ahalbideratzen duen begirunezko ulermenari esker, ikasleei soziabilizatzen eta hobeto integratzen laguntzen zaie.


Baina nola sustatzen da Pedagogia Sistematikoa eskoletan?


Familiekin eta ikasleekin lan egiten. Izan ere, Ikastetxea familia nahiz ikasleekin harremanetan egoten bada, ikasleen jarrera positiboki hobetuko da. Hau da, ikasleak beren familia ikastetxearekin gogotsu elkarlanean dabilela ikustean, hauek ere ikastetxearekiko eta irakaslearekiko jarrera bera hartzen dute. Hots, gurasoen papera imitatzen dute. Baina, kontrako kasuan (familia ikastetxearekin gaizki moldatuz gero) ikasleak jarrera negatiboz erantzuten du, eta hau bere eguneroko jardueratan agerikoa izaten da.


Bestalde, konturatu gabe bada ere, harreman sare bati lotuta gaude, hau da, etengabean gure inguruko kideekin erlazionatzen ari gara. Harreman sare horren izena sistema da eta gure bizitzan eragin handia dauka. Pedagogia sistematikoren arabera, ikastetxeko portaera txarrak eta ikasteko motibaziorik eza ulertzeko eta aldatzeko, batik bat, familia sistemari eman behar diogu garrantzia.


Pedagogia sistemikoaren eragina komunitateetan  - Familia eta eskola -


Gizaki bakoitzak bere posizio propioa mantentzen du gizartearen barnean jaiotzen den momentu orotik; eta bere egunerokotasunean izaten dituen interakzio ezberdinen bitartez gizartearen zati txiki bat osatzen duela esan genezake.


Familia, sistema ireki batez osaturik dago, non funtzionamendu eta bizikidetza egoki baterako lege batzuk sortzen dira senideen artean modu kontziente edo inkontziente batean. Familiako edozein kiderengan ematen diren aldaketak, sistema osoarengan izango dute eragina, izan ere, talde sozial eta familiarteko sistemek modu natural batetan auto-zuzenketa prozesu batzuk mantentzen dituzte biziraupen modura. Horrela, beraien artean eta beste zenbait sare sozialen bidez klan, talde edo komunitate ezberdinak sortzera iristen dira.


Hauen arteko elkarreraginaren ondorioz, taldeko kideen artean eragina izango duten desorekak sortu daitezke. Desoreka hauek sistema osoan eragin zuzena izango dute nahiz eta askotan pentsatzen dugun arazoa norbanakoarengan dagoela eta ez taldean edo komunitate inguruan. Beraz, eman daitezkeen arazo ezberdin hauek aztertuz eta familia sistemarengan oinarrituz, arazoen jatorria nondik datorren ezagutzea posiblea litzateke.


Beste komunitateetako bat eskola izango litzateke. Eskolako hezitzaile direnei, pedagogia sistemikoak familiekin elkarlana eratzeko baliabideak ematen dizkie.  


Irakasleek, askotan, ikaslea testuinguru batetik aterata balego bezala ikusten dute, gelan sartuz, non beren egiteko bakarra “curriculumeko” edukiak irakastea den. Pedagodia sistematikoaren arabera, hau ez litzateke horrela izan behar. Haurrak familia testuinguru bat dakar, gehiago edo gutxiago mugatzen duena. Txikiek eskolan adieraziko dituzte, ahal bezala, familiako problematika eta sentitzen dituzten emozioak.


Hezkuntza sistemarekin lotuta ere, pedagogia mota honek, gelako eguneroko egoerak, arazoak, gatazkak... bideratzeko laguntza ematen du.


Pedagogia sistemikoaren aitzindari den Bert Hellinger-ek hiru lege bereizi zituen komunitate ezberdinen barnean:


- Jabetzaren legea: Edozein komunitateren partaide diren guztiek jakin behar dute gizarte talde baten partaide direla lotura indartsu baten bitartez. Lotura sendo hau gizabanako bakoitzak izatea ezinbestekoa da.
- Eman- jaso harremanen legea: Oreka sendo bat izatea beharrezkoa da nahitaez. Elkarrekintza bide onetik ateratzen den momentuan, ematean eta bueltaz ezer ere ez jasotzean, oreka apurtu egiten da ondoeza eta frustrazioa bezalako sentimenduak sortuz gizabanakoan.
- Hierarkia eta eginkizunen legea: Edozein komunitatena hierarkia bat (mailaketa bat) egotea beharrezkoa litzateke baina pedagogia sistemikoak dioen bezala, mailaketa honek arduraren eta lortu nahi diren helburuen araberako mailaketa izan behar du.


ONDORIOAK


Laburki azalduz, pedagogia sistematikoa hiru funtsezko ideia oinarritzat hartuz heziketa ulertzeko sortu den ikuspuntu berria da:


1.- Hasteko, ikasle oro interrelaziozko sistema baten partaidetzat hartu behar dira, beti ere, edozein elementu ez funtzionalek gainerako elementuengan ere eragin dezakeela kontuan hartuz. Hau da, haurrek gurasoek onartzen ez dituzten ideia eta pentsamoldeak adierazten dituzte. Ideia hauek zuzenean esaten ez badituzte ere haurraren ingurunean daude, eta ondorioz, hauek antzeman eta imitatzen dituzte.
2.-Horretaz gain, haurrak norbere sistemarekiko oso leialak izan  ohi dira. Beraz, eragin edo indar handiagoa izanen du sistemarekiko leialtasun honek kanpoko bertze edozein proposamen edo esku hartzek baino. Adibidez, gurasoen esanekiko erabateko sinesmena izanen dute. Sistemarekiko erabateko leialtasun honek batzuetan haurraren motibazioa edo ezagutza barneratzeko gaitasuna oztopa dezake.
3.- Azkenik, haurrek beren gurasoekin duten erlazio onaz baliatzea gomendagarria da. Izan ere, beren seme alabengan duten eragin handiak zalantzarik gabe haurren hezkuntzako protagonista bilakatzen ditu. Haurrak hainbat balio ezberdin transmitituz hazten dituzte, besteak beste, elkarrizketa, gainerakoenganako errespetua eta adostasuna bilatzeko ideia. Modu honetan, pedagogia berritzaile honen funtsezko ezaugarrietako bat eskola eta familiaren interrelazioa  bilakatzen da, bien artean hazten baitute haurra.  


Jarraian bost bideo aurkituko dituzue, pedagogia hau argiago ulertzen lagunduko dizutenak.


BIDEOAK


1)




Honako bideoan pedagogia sistemikoa aurkezten da. Bideo honetan Cudec pedagogia sistemikoa azaltzen da, Bert Hellingeren bideari jarraiki. Pedagogia sistemikoak ikasi-irakatsi prozesuan gertatzen diren gertakariak eta testuingurua: eskola eta etxea hartzen ditu kontuan.


Irakasle guztien ametsa al da berebiziko aldaketa bat eragitea bere gizartean? Hauxe posible izan dadin, irakasleek ikasleekin harreman estua sortu behar dute. Horretarako, irakasleek jatorrizko sistema familiarra ezagutzeaz gain, onartu, errespetatu eta horri jarraiki irakatsi behar dute.


Pedagogia sistemikoa 2000. urtean sortu zen. Pedagogia alternatibo honek sistema berriak hartu nahi ditu kontuan, esate baterako, hezkuntza-sistema, familia-sistema eta sistema soziala eta haien arteko harremana nolakoa den. Sistema osoari erreparatu behar zaio, eta ez bakarrik hezkuntza alderdiari.


Zergatik ez dute ikasleek ikasten? Lehenik eta behin, gurasoak eskolatik kanpo uzten direlako. Hortaz, pedagogia sistemikoak familia-eskola harremana biziki sustatzen du. Gurasoek irakasleetaz fio behar dute eta haiengan konfiantza jarri behar dute.


2) Pedagogia sistematiko multidimentsionala (Mercè Traveset)






Egun ez dugu guztizko ezagutza lortu, gure gorputzaren jakinduria ez baita kontuan hartu; alderdi espirituala baztertua izan da. Hori dela eta, irakasleak ez du ikaslearekin konektatzen, edukiei bakarrik ematen dielako garrantzia. Ikaslea onartua sentitzen denean hasiko da irakasle-ikasle harremana. Arrazoia ez da ezer emozioa gabe, sentitu egin behar da arrazoitzeko. Garrantzitsua da irakaslea behatzailea izatea eta ikasleaz haratago ikustea, hau da, ikaslearen gaitasunak ezagutuko dituen behatzaile kuantikoa izatea.


Hezkuntzan sartu gabeko dimentsio asko daude. Gure historiari, nondik gatozen,esaterako, ez zaio garrantzi asko ematen gaurko hezkuntza sisteman; ezta ikaslea familian non kokatu den ere. Hezkuntzak irreflexiozko baliabide gehiago eskaini beharko lituzke haurra ordenatu ahal izateko. Haurraren ingurunea ere funtsezkoa da, ikasleak bere historia idazten duen lekua baita, eta eduki nahi duen bizitzaren arabera talde bateko edo besteko partaide izatera bihurtuko da. Honekin lotua, zerikusi handia dauka generazioen arteko harremanak; izan ere, eskolan generazioa anitz daude, eta bakoitzak mundua modu ezberdinean ikusten du. Gazteek zaharren esperientzia onartu beharko lukete, eta zaharrek, berriz, gazteen ilusioa. Horrez gain, hezkuntzan ikasleak bizitzari nolako zentzua aurkitu dion landu beharko zen.


Giza-harremanak arautzen dituzten ordenak hauxek dira:
1. Ordena: nola sartu arazoak sortzen dituzten ikasleak
2. Ordena: Ematen denaren eta jasotzen denaren arteko balantza
3. Ordena: lehena iristen dena izango da irabazlea (irakaslea lehenago iritsi zenez, autoritate gehiago dauka)


3) Carles Parellada




Bideo hau, Carles Parellada 2011.urtean egindako hitzaldi baten zatia da. Bertan, pedagogia sistemikoari buruz hitz egiten du modu konkretu batean eta bere ulermena errazten digu.


Haurrentzako garrantzitsua dela bere ingurunetik ikastea dio bere hitzaldiaren hasieran. Biologia eta kontestu sozialaren arteko erlazioa dagoela esaten du, giza biologikoak gara eta horregatik esperientzia biologikoa daukagu. Hala ere,  esperientzia hau aldatu egiten da kontestu soziala kontuan hartuz.


Gure ingurune asko aldatu egiten digu; adibidez, familia. Familiak asko aldatzen digu “vínculos ocultos” deitutakoak direla eta. Lotura hauek modu batean edo bestean jokatzera eramaten digute.


Haur bakoitzak bere biologia dauka eta eskoletara bere historia pertsonala ekartzen dute. Bestetik, prestakuntza akademiko bat ekartzen dute eta honek baldintzatzen ditu. Irakasleak, bere ikasleek dituzten arazoak ulertu eta errespetatu behar ditu, bere esperientziak kontuan hartuz.


Modu berean, gurasoek ere ekartzen dituzte gauzak eskolara: beldurra, itxaropenak… eta hauek ere baldintzatzen dituzte haurrak.


Parelladak azaltzen digu, eskola batean bazterketa bat gertatzen denean, ahalik eta azkarren konpondu behar dela, arazo bat bihurtu baino lehen. Gela batean bazterketa bat dagoenean, ikasleek ez dira beraien artean laguntzen eta ez dago komunikaziorik. Egoera hau saihestu behar da, ikasle guztiek zerbaiten parte direla sentitu behar dutelako eta gela giroa apurtuta badago ez da hori gertatuko. Ikasle guztiak garrantzitsuak izan behar dira gela batean.


Carles Parelladaren aburuz, ikasleak, ikasle moduan jokatu behar du eta zuzendaria, zuzendari bezala. Ez dira beraien artean zapaldu behar, hori gertatzen bada, eskolak arazo bat izango du.


4) Pedagogia Sistemikoa: Emmanuel Ponce Álvarez




Bideo hau, Emmanuel Ponce Álvarezek 2015.urtean egindako azalpen bat da. Bertan, pedagogia sistemikoa azaltzen da eta oso erraz ulertzeko balio digu.


Lehenik eta behin, pedagogia sistemikoaren definizioa ematen du eta osagai bakoitzaren funtzioa aipatzen du, familiarekin lotuz. Pedagogia sistemikoak begi-bistakoa hautematen saiatzen da, momentu bakoitzean daukagunarekin lanean arituz, hau da, sistema baten parte garela sentitu behar dugu. Pedagogia alternatibo honek ekosistema bat osatzen du, familia eta gizartea lotzen dituena. Pertsona bakoitza sistema espezifiko bat da eta inguratzen duena eta haren konstelazio delakoak dira, adibidez, familia. Pedagogia sistemikoa hezkuntza begiratzeko modu berri bat dela esaten du bideoak. Arbasoen ondarea kontuan hartuz heztea du helburu.


Ondoren, bideoa erakargarriagoa eta praktikoagoa izan dadin The Simpsons telesaioaren zati batzuk erabiltzen ditu irakasleen adibideak emateko. Esate baterako, irakasleak ikasleak zigortu eta jotzearekin mehatxatzen ditu. Hurrengo adibideak, irakasle ona izango den ala ez uste duen pertsonaia agertzen da.


Bestalde, oso harrigarria den adibidea agertzen da. Adibidean, irakasleak ez daki ikasleari egiten ari dion galderaren erantzuna eta liburuko erantzunetan bilatu behar du eta gainera zigortu egiten du. Irakaslea ez da irakasleen liburua gabe klase emateko gai.


5) Heziketa sistematikoa: Cudec - Pedagogía Sistémica






Bideoaren arabera, ikasleek modu egokian ikasteko familia sistema kontuan hartzea beharrezkoa da, hau da, ikasleen jatorria ezagutu, errespetatu eta onartu behar da. Beraz, horretarako, irakasleak  ez ditu gelako ikasle gisa soilik ulertu behar, hauen testuntiguru eta ingurunea ere ulertzen saiatu behar du.
Hau da, ikasleek familiarekiko dituzten sentimenduak garrantzia handia dute. Izan ere, hauek kontuan hartu ezean, ez ditugu ikaslearen familia arazoetatik jatorria duten ekintzak hautematen. Eta honek, hezkuntza sisteman zuzenean eragin dezake.
Beraz, bideoaren arabera, guraso eta eskolen arteko elkarrekintzak izugarrizko garrantzia du. Elkarrekintza honen ondorioz, ikasleen emaitzak nabarmen hobetzen dira, eta hori gutxi balitz, ikasle eta irakasleen arteko harremana hobetzen ere laguntzen du.
Laburki, bideoaren arabera, familia eta eskolaren arteko erlazioari arreta jartzea ezinbestekoa da, bi hauen arteko erlazioak ikasleak hezkuntzarekiko izan dezaken jarrera baldintzatzen baitu.

BIBLIOGRAFIA
GARCÍA J.A (2009). LA PEDAGOGÍA SISTÉMICA: CREANDO PUENTES
Hik Hasi aldizkaria (2007). Pedagogia sistematikoa
Carbonell Sebarroja, J. (2014) Pedagogias del siglo XXI

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina