2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

PEDAGOGIA EZ-INSITUZIONALA



XX. mende bukaeran, Ivan Illich eta Everett Reimer pedagogoek “La sociedad desescolarizada” eta “La escuela ha muerto” liburuetan kritika gogorrak egin zizkioten hezkuntza eredu formal edo instituzionalari. Beraien kritikan eskolaren kontra jartzen dira, batez ere, haren derrigortasunaren eta instituzionalizazioaren kontra.

Zer da hezkuntza instituzionala edo formala?

Hezkuntza formala, eskola batean ematen den hezkuntza mota da, juridikoa dena. Honen helburu nagusia titulazio bat eskuratzea da.

Autore hauek oso ikuspuntu erradikala zuten eskolaren eta instituzioaren desagerpenaren inguruan. Hezkuntza eskolatik bereiztea beharrezkoa zela uste zuten, eta haren ordez, hezkuntza eredu ez - instituzionala proposatu zuten.

Haien proposamen nagusia, ezagutza sareak sortzea zen. Sare hauek, objektuek, pertsonek, ezagutzek, eta abar osatzen zituzten. Bi pedagogoen arabera, hauek sortzea erabilgarria izango zen ezagutzak eta esperientziak komunitate batean partekatzeko. Horrela, hezkuntza, eskolatik at dauden baliabideetan oinarrituko zen, eta komunitateko kide ororen eskura egongo zen.

Urteetara, eredua praktikan jarri ahal izateko, erradikaltasuna murriztu egin da eta Illich eta Reimer abiapuntutzat hartuz, eskolatik kanpo dauden beste hezkuntza eredu batzuk sortu dira.

Nola ikasi daiteke eskolatik at?

Bi pedagogia ez insitituzional mota existitzen dira gaur egun: Hezkuntza ez formala eta hezkuntza informala.

Hezkuntza ez - formala, formala baino malguagoa, praktikoagoa eta dinamikoagoa da, eta marko instituzionaletik kanpo ematen da. Klase partikularrak edo dantza ikastaroak, esaterako, hezkuntza ez-formalaren adibide dira.

Hezkuntza informala, egunero-egunero lagunartean, familian edo komunikabideetan jasotzen dugun hezkuntza mota da, ustekabean ematen dena.

Irakaskuntzaren zatirik handiena, gaur egun, eskolatik kanpo ematen da. Informazio gehiena, telebista, prentsa, irratia, internet eta abarren bitartez jasotzen dugu, beraz, liburuaren papera laguntzaile bakar bezala desagertu egin da, bere monopolioa gaindituz.

Sozioalizazio prozesua emateko orduan, eragin handiagoa izan dute hezkuntza ez formal eta informalak, formalak baino. Azken hamarkadetan, eskolaz kanpoko hezkuntza dibertsifikatu eta orokortu egin da eskolak betetzen ez dituen funtzio batzuk ordezkatzeko.

Inguruarekin harreman zuzena izaterakoan, ezagutza azkarrago eta errazago barneratzen da, errealitatean oinarritzen baita. Formalean ordea, errealitatea urrunago geratzen da, hezkuntza prozesua ez baita gizarte inguruan ematen, ikasgela barruan baizik, eta azaleko ezagutzak bakarrik transmititzen ditu.

Pedagogia ez instituzionala hobeto ulertzeko, esperientzia desberdinak modu irekian azalduko ditugu: hiri hezitzailea, zerbitzu - ikaskuntza, amankomuneko jakintza bankua eta jakintzaren hedapena.
1- Hiri hezitzailea:

Ideia honen helburua, hiriaren transformakuntzan datza, hau estimulu eta hezkuntza baliabideen ingurune bihurtuz. Horrela, hiritar guztiak bateratzen dira, irakaskuntza - ikaskuntza prozesuan denek parte hartuz. Eskolaren eta inguruaren arteko harremana garatzen da eta aukera ikaragarria da tradizioarekin hausteko eta metodologia berriak praktikara eramateko.

1990ean hiri hezitzaileen lehen kongresu internazionalaren ospakuntzarekin hezkuntza eredu hau sistematizatu eta ezarri zen, honen oinarrizko helburuak definituz.

2- Zerbitzu - ikaskuntza:

Ikaskuntza proposamen eta filosofia bat da non hezkuntza eta komunitate zerbitzuak bateratzen diren. Ikasleek inguruneak dituen beharretan oinarrituz egiten dute lan, ikasten duten bitartean komunitateari eskaintzen zaizkion zerbitzuak hobetzen saiatzeko. Metodo honen bidez, akademikoki ikasten dena eguneroko bizitzan erabilgarria dela baieztatzen da.

Eredu honek bi oinarri ditu: alde batetik balioetan oinarritutako hezkuntza eta, bestetik, hiritartasun hezkuntza. Modu honetan, ikasleak prestatzen dira arazoak bakarka konpontzeko eta aldi berean, komunitatean ongizatea lortzeko.

3- Amankomuneko hezkuntza bankua:

Hezkuntza proposamen ireki eta kolaboratibo bat da non muga instituzional tradizionalak hausten diren. Eredu honen helburua jakintzen trukea duen espazio bat garatzea, sortzea eta babestea da. Horretarako, informazioa kide guztien artean partekatzen da eta tailer eta bilerak antolatzen dira ezagutza guztiak trukatzeko.

4- Jakintzaren hedapena modu irekian:

Eredu honetan MOOC (massive open online courses)  deitutako ikastaro irekiak edo wikipedia bezalako on - line plataformak sartzen dira. Hauek, interneten bidezko hezkuntza - plataformetan aurki daitezke dohainik.

Milioika ikaslek plataforma desberdinetan parte hartzen dute eta era guztietako ikastaroak jasotzen dituzte, MOOC desberdinak existitzen baitira landu nahi diren helburu, metodologia eta lortu nahi diren emaitzen arabera. MOOC- ak denda gisa ere balio dute, non material akademikoak eros daitezken.
Wikipedia eredu honen adibide garbia da ere. Hau, ikaragarrizko entziklopedia global bat da eta paperezko entziklopediak lurperatu ditu. Arrazoiak nabariak dira: kostu baxua, dohaineko sarrera irekia eta etengabeko eguneratzea galdera, ezagutza eta berrikusteekin.

Nahiz eta eredu hauek nahiko idealak izan, gero eta saiakera gehiago egiten ari dira hauek errealitatean ezartzeko. Beharbada, Illich eta Reimer erradikaltzat hartu zituzten haien garaian, baina gaur egun, haien pentsamoldeak berreskuratzen ari dira hezkuntza tradizionalarekin hausteko.

Jarraian, bideo batzuk ikusi ahal izango dituzue teoria hauek hobeto ulertzeko.

BIDEOAK

1) Educación no formal





Jarraian ikusi dugun bideoan, 3 hezkuntza eredu desberdinen bereizketa egiten da:

-Hezkuntza informala: Bizitzan zehar nahi gabe barneratzen dena. Ezagutzak eta gaitasunak pilatzen dituzte.
-Hezkuntza formala: Instituzio edo eraikin baten barruan ematen den hezkuntza hierarkizatua da.
-Hezkuntza ez – formala: Eredu sistemiko bat da baina klasetik at ematen dena. Hezkunta hau pertsona talde jakin bati dago zuzendua, eta haren behar eta egunerokotasunean oinarrtiu behar da.
-Hezkuntza ez – instituzionalean sakontzen du bideoak, honen sorrera eta jatorria azalduz. Hezkuntzaren krisi mundialaren ondorioz sortzen da eredu hau, ikasle guztiek ez baitzuten eskola batera joateko aukera.

Jarraian ereduaren ezaugarriak aipatzen dira:

-Edozein lekutan ikasi daiteke, ez baitu plangintzarik.
-Ez da ofiziala, ezta mailakatua ere.
-Baloreak, ezagutzak eta abar transmititzen ditu.

Baina hezkuntza eredu honek bi aurpegi izan ditzake: batetik, gogaikarria bilakatu daiteke, ezagutza zentzugabea izan daitekeela pentsatzera iritsi gaitezkeelako; bestetik, ekintza instituzio kanpoan ematen dira eta ezagutzaren jarraipena lortzen da: horrez gain, familiak asko laguntzen du.

 2) Hiri hezitzailea




Bideoan Ordiziako ikastetxe batean praktikan jarri den eredu pedagogiko berri bat aurkezten da. Eredu pedagogiko hau hezkuntza ez – instituzionalean oinarritzen da, hau da, klaseak ez dira ikasgela barruan ematen, eskolatik kanpo ematen dira inguruneko baliabidetaz baliatuz.

Ordiziako egitasmo honetan, komunitatearen partaidetza bultzatu nahi dute, herritarrak emaile eta hartzaile bihurtuz. Elkarlana ezinbestekoa da proiektua aurrera eramateko, herrian denak baitira hezitzaile eta pertsonak direlako eredu honen funtsa.

  Bideoan eredu honen berri emateko zenbait jarduera azaltzen dira, horien artean:

-Biziraupen sukaldaritza: Belaunaldien arteko harremanaren bidez, elikadura osasuntsurako errezetak barneratzea.
-Zentruen arteko bisitak: Ikasleak jubilatuen zentruetako ekintzak ezagutzea, eta zentruko jubilatuekin elkarrizketak mantendu.
-Jubilatuek eskola bisitatzen dute: Belaunaldien arteko desberdintasunetaz hitz egiten dute.
-Solasaldi dialogikoa: Hainbat elkarte eta ikastolek liburu bat irakurri ondoren elkarrekin hausnartzen dute, liburu eta sentsazioei buruz.

Herrian proiektu honetan parte hartzen duten eragile eta zinegotziak agertzen dira haien ikuspuntua emanez. Herriko alkatea (Igor Eguren), Urdaneta ikastetxeko zuzendaritza taldekide bat (Mari Jose Garmendia) edo Goienetxe fundazioaren garagune zentroko zuzendaria (Asun Jauregi) adibidez.

3) ¿Qué es un Mooc?




Bideo honek MOOC-ak zer diren eta haien ezaugarriak azaltzen ditu marrazkien bitartez. MOOC-ak Internet bidezko kurtsoak dira, metodo tradizionalak ordezkatzen dituztenak.

4) Aprendizaje y servicio solidario




Bideo honetan zerbitzu-ikaskuntza zer den azaltzen da. Ezagutzak barneratzean datza eta gero hauek komunitaterako onuragarriak diren zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen dira. Bideo honetan adibide bat agertzen da: zurgintza ikasten ari diren ikasle batzuk haien ezagutzak erabiltzen dituzte jostailuak egiteko; ondoren, jende behartsuari emateko.

5) Banco común de conocimientos



Bideo honek amankomuneko hezkuntza bankua zer den azaltzen du.  Pertsona bakoitzak egiten dakiena besteei erakusten die, horrela ezagutza-truke bat sortuz.

BIBLIOGRAFIA:
  • Carbonell, J. (2015). Pedagogias del siglo XXI: alternativas para la innovación educativa. Espainia: Octaedro.

  • Colom Cañellas, A.J. (2005). Continuidad y complementariedad entre la educación formal y no formal. Revista de educación. 338. zenbakia, 9-22.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina