2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

INTEGRAZIO ETA KOOPERAZIO PEDAGOGIAK

Hezkuntza integrazioaren definizioa: prozesu bat da non ume guztiei, bere arraza, ahalmena edo beste edozein desberdintasun kontuan hartu gabe, ohiko klase bateko kide izatea bermatzen duena. Gizarte justu bat sortuko da, gizakien desberdintasunak eta duintasuna errespetatzen duena.


Integrazioa gizakien eskubide bat izateaz aparte, kontzeptu filosofiko eta bizitzeko modu bat da. Gainera, hezkuntza kalitaterako ere beharrezkoa da. Horrela bada, irakasleak ikasleengana egokitu behar dira eta ez ikasleak programari. Hezkuntza berezia hezkuntza orokorraren osagai bilakatu behar da.


Hezkuntza integratzaileak, heziketa prozesuan aldaketak egitera behartzen du, irakasteko eta ebaluatzeko moduan, zentroaren antolaketan eta irakaskuntzaren kulturan. Honek guztiak, irakaslearen pentsamoldean aldaketa bat egotea ekartzen du.


Gainera, ezagutza soziala edukitzen laguntzen digu eta injustiziak, naturalak ez direla erakusten digu.


Integrazioa ez da hezkuntza maila guztietara iristen. Halaber, ezberdintasunak gora doazen heinean formazioa luzatzea ezinezkoa bihurtzen da.


Zailtasun, erresistentzia eta kontraesanen aldetik, ezberdintasunak integratzea errealitate jasangaitza da. Kontuan hartu behar da, ezberdintasuna ez dela existitzen eta salbuespenak denok garela.


Halaber, batzuetan, ikasle ezindua ongi etorria izaten da, baina, beste batzuetan onartua soilik. Bestalde, ebaluazio irizpideak gogoratzearen ondorioz, ezintasuna dutenak oztopo bihurtzen dira. Hala, eskolak kontradikzio batean elkarbiziz.


Italiar hezkuntzak esaterako, kritika asko jasan ditu ikaslerik onenak hautatu eta ikasle txarrak eta arazoak dituztenak baztertu egiten dituelako.


Aldiz, Barbianako eskolak kontrakoa egiten du, hau da ez dago azterketarik ez kalifikaziorik. Eskola honetan garrantzitsuena ikasle guztiak aurrera ateratzea eta horretarako ikaslerik onenak gainerako zailtasunak dituztenei laguntzea da.


DIBERTSITATE BAZTERTZAILETIK, DIFERENTZIA INTEGRATZAILERA


Beraz, arreta bereziak dituzten ikasleak tratatzeko bi era daude: alde batetik, baztertzailea eta bestetik, inklusiboa.


Dibertsitate baztertzailean, ikasleak behar duen laguntza gelatik kanpo ematen da edota ikastolako ordutegitik kanpo, horrela, zailtasunak dituztenak besteengandik baztertuz.


Diferentzia inklusiboan, berriz, ikasle guztiek leku berdina konpartitzen dute klase orduetan, berdintasuna sustatuz eta denek eskubide berdinak dituztela adieraziz.


Horrela, hezkuntzaren bilakaera: arazoak dituen ikasle bat baztertua izatetik onartua izatera pasatzea da. Hau azaltzeko bost fase aurki ditzakegu:


1-  Abandonu eta marjinazioaren fasea edo aldia: Pasarte honetan, defizita duen ikaslea uste da baztertu egin behar dela gizartetik.
2-   Zentro espezializatuen sorrera:  Aldi honetan ere bereizketa nabarmen bat dago zailtasunak dituen ikasle baten eta ikasle langile eta azkar baten artean. Zentro honen sorrerak  bi ikasleen hezkuntzaren arteko banaketa du helburutzat.


3-   Intregrazio diferentzialaren aldia: Fase honetan hitz egiten den integrazioa fisikoa da erreala baino, izan ere, eskola batean jasotzen duten kurrikuluma guztiz ezberdina da ikaske on eta ikasle txarren artean. Kurrikulum bereizketa hau, ikaslearen maila akademikoaren arabera egingo da.
4-   Aurreko fasearekin lotua: Fase hau aurrekoaren antzekoa da; izan ere, ikasleen kurrikulumaren bereizketaz hitz egiten du baina horretaz gain psikologoek izango dute erantzunkizuna bereizketan eta irakasleak bigarren plano batera pasatuko direla.
5-  Eskolaren bilketa hezkuntzan: Azkenik, fase honetan defendatzen da ikasle guztien arteko hezkuntza . Aldi honetan ez dago bereizketarik ikasle txarren eta onen artean.


TALDE KOOPERATIBOAK ETA ELKAR ERAGILEAK


Talde kooperatiboetan, ikasleen artean laguntza eskaintzen dute, ikasle bakoitzak bere erritmora ikasten du, honela, onurak lortuz.


Lankidetza Programak hiru parte-hartze eremutan banatzen dira:


  1. Taldearen kohesioa: taldeak ondo ikasteko giroa sortuz, horrela, lankidetza eta besteei laguntzen ikasiko dute.
  2. Talde-lanak irakasteko erabili: batera ikasteko, haien artean laguntzen ikasteko...
  3. Ikasleak talde-lanak erabiliz bidean sortzen diren arazoei aurre egiten ikasiko dute.


Aholkularitza eta formazio prozeduran bi ikasle “mota” nahasten dira, abantaila gehien dituzten ikasleak eta zailtasun gehien dituztenak batzen dira klasean.


CREA-ren helburua ikasketetan porrot egiten duten ikasleen ehunekoa jaistea da, irakaskuntza hobetuz, programa hau, Freire-k eta Vygotski-k egindako teorietan oinarrituta dago. Lau fase daude: lehenengoa, sentsibilizazio fasean gurasoekin bilerak egiten dira klaseak antolatzeko. Bigarrena, amets fasea da non klaseetan emango diren irakasgaiei buruz ideiak ematen dira. Hirugarrena, lehentasunak aukeratzean datza, hemen irakaskuntzan sartu nahi diren eraldaketak eztabaidatzen dira. Azkena plangintzak, aurreko fasea aktibatzen du. Beste bi proiektu mota eratu dira, INCLUD-ED proiektua eta ROMA proiektua.


Lehenengoak helburu bikoitza du: batetik bost urtetan zehar, eskola porrota eragiten duten politikak edo neurriak aztertzea eta eskola inklusioan laguntzen dituzten jokabideak aurkitzea.


Bigarrenak, kultura aniztasunaren garapena errepresentatzen du. Hala, aberastasuna konsideratzen du bazterketa edo banaketarik gabeko eskola publikoa, kultura eskolarra, liberalago, gizatiarrago eta demokratikoago izanik. Eskola hauetan, klasea elkarbizitza eta ikasketa gune izango da.


Jarraian, bost bideo aurkituko dituzue, non, pedagogia hobeto ulertzen lagunduko dizueten.


BIDEOAK


1) Mejorando las estrategias pedagógicas para la inclusión




-Izenburua: Mejorando las estrategias pedagógicas para la inclusión
-Hizlaria: Carlos Contreras Carrasco
-Iraupena: 2:28
-Ideia nagusiak:
Ezintasuna izatea zer den definitzen du eta zein mota dauden adierazi. Gero, integrazio esparru ezberdinak aipatzen ditu, baita, ezinduek jasaten dituzten arazo sozial eta kulturalak ere. Eta horrek guztiak ikasgeletan duen eraginak azaldu du. Azkenik egoera hobetzeko zenbait proposamen egiten ditu, eta baita, gaur egungo eskolek integrazioari lotuta dituzten gabeziak ere.


2) Hezkuntza inklusiboa


-Izenburua: Hezkuntza inklusiboa
-Hizlaria: Entrabistatzailea, Evelyn Cano (Isabelen ama), Ricardo Beltrán (Martinen aita), Rosa Leonardo (Jessicaren ama) eta beste zenbait guraso.
-Iraupena: 7:58
-Ideia nagusiak:
Isabel Martín eta Jessica eta beste zenbait haur berezien eskola esperientziak kontatzen dira. Lehen ezinduen eskola batean ibiltzen ziren, orain ordea, hezkuntza inklusiboa ematen den eskola erregular batean dabiltza. Beste edozein haur bezala tratatzen dituzte, baina beti ere, pertsona bakoitzaren beharrak kontuan hartuz. Bertako haurrekin oso ondo moldatzen dira, eta horren ondorioz, aurrerapen handiak egin dituzte, gehiago sozializatu…


3) Cuerdas



-Izenburua: Cuerdas film laburra (Trailerra)
-Hizlaria: Ez dago hizlaririk. Pertsonaia nagusiak mutil tetraplegiko bat eta neska bat dira.
-Iraupena: 00:56.
-Ideia nagusiak:
Eskola batean garatzen da istorioa, mutil berri bat iristen da eskolara,  tetraplegiko da. Iristean denek aurpegi arraroa jartzen dute, neska batek izan ezik. Neska horrek mutilari integratzen laguntzen dio. Berarekin jolasten du, berarekin hitz egin… Tamalez, egun batean, mutila hil egiten da, baina neskak betirako gogoratzen du.


4) Testimonio de una familia de un niño especial



-Izenburua: Testimonio de una familia de un niño especial
-Hizlaria: Elkarrizketatzailea, Helena Sanchez (ume berezi baten ama) eta Andres Davila (umearen anai nagusia).
-Iraupena: 7:55.
-Ideia nagusiak:
Elkarrizketa bat da, ume berezi baten amari eta bere anaiari. Ume honek sindrome oso arraroa dauka RTS (Rubinstein-Taiby Syndrome) izenekoa eta eskolan dagoen egoerari buruz hitz egiten dute, eskolan daukan egoera aztertuz, inklusioa...


5) Valores cooperativos
                 

- Izenburua: Valores cooperativos
- Iraupena: 4:13
- Ideia nagusiak:
Kooperazioa zertan datzan esplikatzen du eta bertan transmititzen diren baloreak (elkarren laguntza, ardura, demokrazia, berdintasuna, zuzentasuna, honetaz gain baita horien helburuak zein diren ere.

BIBLIOGRAFIA

-Ainscow, M. (2001). Entrevista de Angeles Parrilla. Cuadernos de Pedagogia, 307:44-49.
-Huguet, T. (2006). Aprender juntos en el aula: una propuesta inclusiva. Barcelona: Graó

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina